XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Heldu zen Dortoka, usain egin zien onddoei eta zulo barrura erori zen.

Tximinoa pasa zen bere gainetik, mango-basoan zehar.

- Tximino anaia. Ibiltzen ere ez dakizu zuk... jaitsi zaitez hona, ea nor den gehiago bion artean gauzak ondo egiten.

- Hori da zuk nahi zenukeena... ni zulo horretara jaistea... baina Lehoinabarrak ez nau harrapatuko ni. Agur, gezurti!.

Ondoren Lehoia pasa zen eta proposamen berbera egin zion Dortoka Andereak eta tximinoaren erantzun bera eman zion hark ere.

Eta hauxe bera gertatu zen Hipopotamoarekin eta Elefantearekin.

Azkenik, Rinozeroa hurbildu zen bere adar bakarra tente zuela, zurrungaka eta lurra zanpatuz; honi bai, ziria sartzea lortu zuen Dortokak eta Rinozeroa jaitsi zen zulora, halako irain lotsagabea bota ziotelako oso haserre, burrukarako prest.

Dortokak berehala proposatu zuen: - Denek dioten bezain ausarta bazara benetan, jaso nazazu eta bota nazazu hara gora.

Rinozeroak airean gora hegan bidali zuen, panpina balitz bezala.

Dortokak, bere burua aske ikusi zuenean esan zion: - Entzun, Rinozero anaia. Zuk, nik baino askoz hobeto betetzen duzu zulo hori; gera zaitez bada bertan... ni neure eginkizunetara noa....

Eta, hau esan ondoren, Lehoinabarraren etxera joan zen korrika.